Kontsumo ohiturak eraldatzeko
Supermerkatua sortu dugu

Telefonoa
946754669

Astelehen – Ostiral
10.30-13:30 | 17:00-20:00
Larunbatak
10.30-13:30

Helbidea
Haro plaza 3, Santutxu. 48006 Bilbo.

Supermerkatu kooperatiboa
Bilboko lehenengo supermerkatu kooperatiboa da Labore. Interesa duen edonorentzako ateak zabalik dituen kontsumo taldea.
Bazkideok sortua eta irabazi asmorik gabekoa da gure proiektua. Kontsumo ohituretan aldaketa bultzatzeko egiten dugu lan. Elkarlanean, kontsumitzaile eta ekoizleen artean sortutako aliantzari esker hazten goaz.
Izan Laborekide
Laboren erosketak egin ahal izateko bazkide izatea beharrezkoa da. Baina egon lasai, zuretzako ere tokia dago !
Bazkideok, bertan erosketak egiteaz gain, elkartearen inguruko erabakietan parte hartzeko aukera daukagu.
Bete galdetegia eta bidali zure bazkidetza eskaera. Ongi etorri!

01
ZALANTZAK ARGITU
Bazkide egin aurretik denda bisitatu nahi izan ezkero etorri lasai. Dendara hurbildu eta pare bat erosketa egin inolako konpromisorik gabe, ateak zabalik ditugu!
Bestelako zalantzak argitzeko email bat idatzi eta erantzungo dizugu.
02
ZURE DATUAK BEHAR DITUGU
Bazkide egiteko zure datuak behar ditugu. galdetegi simple hau betetzea besterik ez zaizu geratzen Laborekide bilakatzeko. Animatu zaitez!
03
DENDARA HURBILDU
Bazkide izan edo ez, hurbil zaitez Laborera. Denda bisitatu, hitzaldi zein tailerretan parte hartu, … Denak izango zarete ongi etorriak!
Produktuak
Produktuen aukeraketa, batzuetan kontraesankorra suerta daitekeen arren, hiru irizpideren arabera egiten dugu eta kriterio guztiak seriotasun berdinarekin hartzen ditugu.
Edozein bazkidek proposa ditzake pruduktu berriak, aipatutako irizpideak eta taldearen kontsumo ohiturak kontuan hartuz.
Bertakoa
Bertoko produktu osasungarrien aldeko apustua egin dugu. Naturakiko errespetuz jokatu eta konfiantzazko harremanak ahalbidetzen dizkigu.
Tokiko ekonomia eta Nekazari zein abeltzainen etorkizunaz kezkatuta gaude.
Ekologikoa
Osasungarriak diren kalitatezko jakiak maite ditugu. Gure eta gure ingurukoen osasuna elikaduraren bitartez zaindu nahi dugu.
Ingurumena errespetatuz hezi eta hazitako produktuz hornitzen dugu denda.
Justua
Irabazi asmorik gabeko elkartea gara, eta beraz, irabazi ekonomikoa ez da gure lehentasuna:
- Ekoizleekin, justuak izango diren prezioak adosten ditugu.
- Kalitatezko produktuak arrazoizko prezioetan eskura ditzakegu .

Denda
500m karratutik gorako lokala
Gure lokalak 500 metro karratutik gora dauzka eta bertan produktu eskaintza zabala aurki dezakezu. Jaki ekologiko, artisau eta lokalak topatuko dituzu dendan.
Edozein supermerkatutan topa ditzakezun bestelako produktuak ere eskuragai dauzkagu, garbiketa eta kosmetika produktuak esaterako.
Laboretik auzora
Hamabostean behin Laboreko produktuak bilboko auzo desberdinetara hurbiltzen ditugu. Oraingoz Deustun, Errekalden eta Alde zaharrean ditugu jasoketa puntuak.

# Laboreztatu
Errezetak, garaiko produktuen inguruko informazioa, ekoizleen fitxak eta notiziak biltzen ditugu gure blogean
Ezohiko asanblada
Bazkide agurgarria, Aurreko hilabetean kezkaturik idatzi genizuen Laboreko talde motoretik. Esan bezela,...
Lan eskeintza | Oferta de empleo
Lan eskeintza | Oferta de empleoADMINISTRARI BILA GABILTZA Labore Bilbon administrazio zein kontabilitate lanen...
Hortzetako pasta naturala
Hortzetako pasta naturala Salbia edo ezkaia Menda-belar esentzia olioa Gatza Buztin zuria | Garrantzitsua da barne...
Metroz
Metro geltokitik 2 minututara dago kokatua denda. Santutxuko geltokian jeitsi eta zabalbideko irteera hartzea da laborera metroz hurbiltzeko modurik laburrena.
Metro Bilbao > Santutxu > Zabalbide
Autobusez
Bilbobuseko geraleku desberdinak dendatik metro gutxitara kokatuta daude. Abusu eta otxargoa bezalako auzoekin metroak baino lotura zuzenago eskeintzen du autobusak. Erdialdearelkin ere lotura egin daiteke.
Dendatik hurbil geratzen diren autobus lerroak: 13, 34, 40, 43, 48
Aparkalekua
Erosketa haundi bat egin eta kotxez hurbildu nahi baduzu, Karmelo kalean udal parking-a dago. Laboretik minutu bakarrera kokatua dago .
Labore
Haro plaza 3
48004, Santutxu
Bilbo
ORDUTEGIA
Astelehen - Ostiral:
10.00-13.30 | 17:00 - 19:00
Larunbatak:
10:00 - 13:30
FOLLOW US