LABORE BILBOKO BAZKIDE

egin zaitez

Labore Bilbo auzolanean finkaturiko proiektu profesionala da eta proiektuaren bizkarhezurra bazkideok osatzen dugu. Ondoko galdetegia betetzea besterik ez zaizu falta labore bilboko kide bihurtzeko. Labore Bilboko bazkide izateak honakoa dakar:

  • Elkartearen baitako jarduera, lan-talde eta erabakietan parte hartzeko aukera izango duzu. Labore Bilboko erabaki organo nagusia den asanblada orokorrean hitza eta bozka eskubidea ziurtatuta dauzkazu.
  • Labore Bilboko kideok 20€ko sarrera ordaintzen dugu. Kopuru hori hurrengo hilabeteko lehen egunetan zure banketxeko kontutik pasako dizugu.
  • Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzeko, urtero, 60€ko kuota ordainduko dugu Labore Bilboko kideok. Denda zabaltzen den momentutik aurrera hasiko gara kuota hau ordaintzen. Ordainketa hau ere banketxetik pasako dugu.

*Ordainketak banku bidez egiteko arazorik izan ezkero jarri gurekin harremanetan eta ordainketa hauek bideratzeko modu egokia adostuko dugu. idatzi info@laborebilbo.eus helbidera.

Egin zaitez Laborekide

*Nahitaezko datuak
Pribatutasun baldintzak

Numero y letra de DNI