Bazkide agurgarria, 

Aurreko hilabetean kezkaturik idatzi genizuen Laboreko talde motoretik. Esan bezela, proiektuaren bideragarritasuna zalantzan jarri dezakeen diruzaintza arazo kritiko baten aurrean aurkitzen gara.

Labore proiektu kolektiboa da, horregatik erabaki garrantzitsuak elkarrekin hartu ditzakegu soilik. Egoera  zuekin elkarbanatu eta konponbideak aztertze aldera, datorren maiatzaren 21ean, larunbata, ezohiko batzarra ospatuko dugu. 

Ezhoiko batzarraren gai-ordena:

  • Azken hilabeteetako joera eta egoera ekonomikoaren aurkezpena.
  • Neurri posibleen ekonomikoen inguruko aurkezpen eta eztabaida.

Ondoren, Bilboko elikadura burujabetzaren aldeko astearen baitan  Gaztediko gaztetxoen dantza emanaldia eta txakolin dastaketa egongo da. Bitatean, norberaren gaitasun eta egoeraren arabera, Laboren parte hartu eta erosketak egitera animatzen zaitugu. 

Besarkada bat, 
Laboreko talde dinamizatzailea.

EZOHIKO BATZARRA

📍  Labore
🗓️  Maiatzak 21, larunbata 
🕐  11:00