Hortzetako pasta

naturala

    • Salbia edo ezkaia
    • Menda-belar esentzia olioa
    • Gatza
    • Buztin zuria | Garrantzitsua da barne erabilerarako izatea, “caolin” izenez ere ezaguna da.

1. pausua

Salbia edo ezkaiarekin infusio bat egin, (irakindako urarekin edalontzi bat bete eta goilarakadatxo bat salbia edo ezkaia gehitu guztia 4 edo 5 minutuz estaliz).

2. pausua

Infusioa iragazi.

 

3. pausua

Edalontzi garbi batean infusioaren 2 goilarakada, 2 tanta menda-belar esentzia olio eta gatz pittin bat elkartu.

 

4. pausua

3 goilarakada buztin zuri gehitu eta egurrezko goilara batekin astiro irabiatuko dugu nahastea uniforme geratu arte.

 

5. pausua

Nahastea ontzi egoki baten isuriko dugu (kristalezko pote txiki baten, adibidez) eta hozkailuan kontserbatuko dugu.

 

6. pausua

Hortzetako pasta erabili nahi dugun bakoitzean hozkailutik aterako dugu.

 

On egin!

Errezeta gehiago

Labore

Haro plaza 3
48004, Santutxu
Bilbo

ORDUTEGIA

 

Astelehen - Ostiral:

10.00-13.30 | 17:00 - 20:30

Larunbatak:

10:00 - 14:00

TELEFONOA

 

KONTAKTUA

 

FOLLOW US