Ilarrak
urdaiazpiko eta arrautzarekin
-
- 800 gr ilar
- Kipula bat
- 2 berakatz hortz
- 100 gr urdaiazpiko puntak
- 4 arraultza
- Oliba olioa
- Gatza
- Piperrautsa
- 2 tomate saltsa gilarakada

Pertsona kopurua:
4
Prestaketa denbora:
–
Jatordua:
Bazkal ordurako egokia
1. pausua
Berakatza eta kipula txikitu eta sartagin batean oliba oliotan gorritzen jarri su txikitan.
2. pausua
Lapiko baten, ura berotzen jarri eta irakiten hastean, gatza gehitu eta ilarrak uretan sartu.
3. pausua
Une honetan, urdaiazpiko puntak txikituta kipula eta berakatzari gehitu, apur bat egin dadin.
4. pausua
Ilarrak 5 minutuz irakin eta gero, xukatu eta sartaginera gehitu.
5. pausua
Azkenik, piperrauts apur bat eta tomate saltsa goilarakadak gehitu eta beste bizpahiru minutuz utzi su txikitan zaporeak elkar daitezen.
6. pausua
Bukatzeko, arraultzak galdarraztatuko ditugu, horretarako, ilarrak egositako uretan bertan edo aparte berotutako uretan egingo ditugu. Ura irakiten hastean, oskola apurtu eta uretan egiten utziko ditugu 3 bat minutuz (edo zuringoa eginda dagoela ikusi arte). Aukeran, arraultzak irakiteko uretan ozpin apur bat gehitu dezakegu eta arraultzak ur hotza (izotzekin) duen ontzi batera atera. Horrela, arraultza bilduago geratuko da. Hala ere, arraultzak freskoak badira ez da beharrezkoa hau egitea.
7. pausua
Ilarrak plateretan zerbitzatu eta bakoitzari arraultz bat jarriko diogu erdikaldean. Gatz apur bat botako dugu gorringoaren gainean eta garaiko plater goxoa izango dugu prest.
On egin!
Errezeta gehiago
Hortzetako pasta naturala
Hortzetako pasta naturala Salbia edo ezkaia Menda-belar esentzia olioa Gatza Buztin zuria | Garrantzitsua da barne erabilerarako izatea, “caolin” izenez ere ezaguna da. 1. pausua Salbia edo ezkaiarekin infusio bat egin, (irakindako urarekin edalontzi bat bete eta...
Labore
Haro plaza 3
48004, Santutxu
Bilbo
ORDUTEGIA
Astelehen - Ostiral:
10.00-13.30 | 17:00 - 19:00
Larunbatak:
10:00 - 13:30
FOLLOW US