rural saski
—01

Mulyk duela 14 urte hasi zen barazkiak ekoizten, Valladoliden, BAH (Bajo en Asfalto está la Tierra) proiketu kolektiboan. Gero Nafarroan eta duela 4 urte, Arrietan.

Berak eramaten du aurrera proiektua, eta denboraldi batzuetan, laguntza izaten du, oraintxe adibidez, beste kide batekin dabil; proiektua irekita dago, epe minimo materako konpromisoa izanda, nahi duenak aukera dauka lana, ardurak eta onurak.

“Nirekin lanera etorri nahi duen edonor, etorri dadila”

—02

Labore Bilbora barazki freskoak ekartzen ditu, hilabete honetan ilarrak ekarriko ditu adibidez. Bestelako produktuak ere ekoitzi eta salmenta zuzenaren bidez hurrengoak saltzen ditu: kontserbak, pepinilloak, keptxupa…

 —03

Orain negutegi txiki bat lortu du eta landarea eta loreak ekoizten hasi da. Izan ere, erabiltzen duen landare gehiena bere hazietatik sortutakoa da, edota hazi ekologikoetatik berea nahikoa ez denean. Horretarako, Euskal Herriko Hazien Sarea erabiltzen du. Arrietako Azokako bultzatzaileen artean dago, hilabeteko lehenengo igandean antolatzen dena. Azoka bisitatzera gonbidatzen gaitu, ekintzak eta ekoizle berriak egoten direlako beti!

Agroekologiarekin bat egiten du: ekoizpen eta banaketaren zirkuitua guztiz ixtea. Honen harira, konfiantzazko zigiluen garrantziaz hitz egiten digu, non kontsumitzaileak proiektua ezagutuz ekoizpenari buruzko berme osoa garatzen duten.

661990809

Armintza- Gorliz errepidean

Labore

Haro plaza 3
48004, Santutxu
Bilbo

ORDUTEGIA

 

Astelehen - Ostiral:

10.00-13.30 | 17:00 - 20:30

Larunbatak:

10:00 - 14:00

TELEFONOA

 

KONTAKTUA

 

FOLLOW US