Ilarrak
Martxo eta ekain arteko uzta, freskoan jaten den jatorri asiarreko lekaria da.
Ezaugarriak
Makronutriente, mikronutriente eta zuntzari dagokionez:
- Batez ere liseriketa errezeko karbohidratoz osatua dago. Proteina kantitate dezente dauzka ere.
- C, B1 eta K bitamina kantitate garrantzitsuak.
- Mineralei dagokienez burdina, fosforoa eta magnesioa.
- Zuntz hartzigarri estimatu bat.
Bere propietateak:
- Basodilatazioa eragiten du, gaixotasun kardiobaskularra prebenituz.
- Haste-flora osasungarria elikatzen du, funtsezkoa gure osasun globalerako.
- Heste-mugikortasuna erregulatzen du beherakoa eta idorreriaren kontra arituz.


Lekari guztiek bezela antinutriente bat dauka, fitatoa, mineral gutxiago xurgatzea eraginez. Desaktibatzeko ondorengo aukera hauek daude:
- Egosi aurretik 6 orduz beratzen utzi.
- Entsaladatan jateko ernetzaile batean ernetu ditzakegu: bitamina eta aminoazido gehiago sortzen dira.
- Beraiek hartzitzea, bere propietateak biderkatzen duena.
Beti bezela, pesticida eta beste kimikoen kalteak saihesteko, hobe agroekológikoak. Gure gorputzeko, gure gizarteko eta gure planetako osasunak eskertuko dizu!
Labore
Haro plaza 3
48004, Santutxu
Bilbo
ORDUTEGIA
Astelehen - Ostiral:
10.00-13.30 | 17:00 - 19:00
Larunbatak:
10:00 - 13:30
FOLLOW US