Kosmetiko naturalak
Oso aintzinatik erabiliak batez ere substantzia naturalak baliatu dira beraiek elaboratzeko: begetalak, mineralak eta animalienak, …
.
Ezaugarriak
Kosmetiko bat gorputzeko gainazaleko ataletan (larruazal, ile, bilo, atzazkal eta ezpain) edo ahoan aplikatzen den produktu bat da. Hauek garbitzeko, lurrintzeko, itxuraldatzeko edo osasun egoera on batean mantentzeko.
Autoestimu eta norberaren errealizaziorako bitarteko bat izateaz gain, ondo sentiarazi, gainerakoentzat atsegin izan eta komunikatzeko balio ahal du.
Oso aintzinatik erabiliak batez ere substantzia naturalak baliatu dira beraiek elaboratzeko: begetalak, mineralak eta animalienak. Orokorrean kosmetikoak egiteko erabiltzen diren substantzia naturalek oso emaitza onak dituzte, ez dira toxikoak eta baita eragin terapeutikoak dituzte (olio esentzialeak). Laster iraungitzearen desabanaila daukate.


Industria kimiko modernoaren agerpenarekin kimiko sintetikoak modu masibo batean erabiltzen hasi ziren, petrolioaren eratorriak bezala. Subtantzia hauetako batzuk ez dira kaltegabeak, ez ingurugiroarentzako eta ezta ere gure gorputzentzako. Noizbehinka merkatutik substantzia hauetako batzuk merkatutik atera behar dira gizakiarentzako toxikoak direla frogatu direlako. Asko lehendabizi laborategiko arratoietan toxikoak direla egiaztatzen dira, eta urteak behar izaten dira gizakiekiko berdina egiteko. Bien bitartean kontsumitzen dira.
Honexegatik komenigarria da “zuhurtzia printzipioa” erabiltzea eta kosmetiko naturalenganako joera izatea.
“Ezin baduzu jan, ez ezazu jarri larruazalean”
Sakontzeko bideo eta esteka interesgarriak
Los 12 productos químicos más peligrosos en los cosméticos
Labore
Haro plaza 3
48004, Santutxu
Bilbo
ORDUTEGIA
Astelehen - Ostiral:
10.00-13.30 | 17:00 - 19:00
Larunbatak:
10:00 - 13:30
FOLLOW US