Mimintzepe baserria
—01
Iker 2011an hasi zen gaur egungo hortugintza eta frutagintza ekologikoko proiektua finkatzen, familiako baserrian, Igorren. Garai horretan ere Igitie agroasanblada hasi zen antolatzen, Arratiko bailarako ekoizle batzuk elkartuz eta nekazaritzari buelta bat emateko gogoz.
Etxean, betidanik ekoiztu dute kiwiak eta txakolinerako mahatsa, aitak bereziki. Beste guztiek aita laguntzen zuten. 2010ean Argentinako baserritarren mugimendua ezagutu eta elikagaiak ekoiztera dedikatuko zela erabaki zuen.

“Ahal den neurrian, nik neuk dena egin nahi dut, ekoizpen proiektuan transformazio prozesua osoa kontrolatuz“

—02
Horregatik, landareen zati baten hazia egiten du: lekak, tomatea, piperrak, kalabaza… Eta beste batzuetan haziak erosi eta landareak ateraz.
Maskilu kontserbera kolektibako kidea da eta bertan egiten ditu kontserbak eta marmeladak, sagar zukoa duela gutxi hasi da egiten.
—03
Astean 35 saski inguru prestatzen ditu, Igorren eta Bilbon banatzeko, eta hornitzen du ere Igorreko bi dendei eta Labore Bilbori. Laguntza asko izaten du familiatik. Garai batzuetan beste kide batekin egon da lanean, baina gaur egun ez. Hala ere, proiektua kolektiboa izateko ideiarekin jarraitzen du.

Labore
Haro plaza 3
48004, Santutxu
Bilbo
ORDUTEGIA
Astelehen - Ostiral:
10.00-13.30 | 17:00 - 19:00
Larunbatak:
10:00 - 13:30
FOLLOW US