Barraskiloak
bizkaitar saltsan
-
2 kg barraskilo
- Bizkaitar saltsa

Pertsona kopurua:
–
Prestaketa denbora:
–
Jatordua:
Bazkal ordurako egokia
1. pausua
Barraskiloak sukaltarrian jarri, gatza bota gainetik eta gero ura gehitu barraskiloak estali gabe.
2. pausua
Itsatsita dauden barraskiloak banan banan banatu eta oskolaren sarreran daukaten kostra kendu.
3. pausua
Uretan mugitu (3-4 minutuz). Ura kendu eta prozesua beste bitan egin. Lehenengo gatza gainetik bota eta ondoren ura. Ura ur txorrotetik pasa.
4. pausua
Uretatik pasa eta banan banan mukiak hatzamarrekin garbitu. Txorrota azpian egin hau eta ur epelarekin atondutako lapiko batera botatzen joan. Zalantza izanez gero, alde batera utzi eta barraskiloa apur bat ateratzen denean berriz garbitu.
5. pausua
Ura gatzatu eta su ertainean berotzen joan. Barraskiloak barrura sartzen hasten direnean, sua topera igo eta irakiten dagoen ura gehitu azkar irakin dezan. 3 minutu irakiten utzi eta eskurritu.
Txorroteko uretatik pasa eta berriz ere ur (gatzarekin) garbian irakin beste 3 minutuz. Berriz eskurritu eta aklaratu txorrotaren azpian eta 20 minutuz irakin. Azken honetan, porru eta kipula bat bota irakiten den bitartean zapore hobea emateko.
6. pausua
Ura gatzatu eta su ertainean berotzen joan. Barraskiloak barrura sartzen hasten direnean, sua topera igo eta irakiten dagoen ura gehitu azkar irakin dezan. 3 minutu irakiten utzi eta eskurritu. Txorroteko uretatik pasa eta berriz ere ur (gatzarekin) garbian irakin beste 3 minutuz. Berriz eskurritu eta aklaratu txorrotaren azpian eta 20 minutuz irakin. Azken honetan, porru eta kipula bat bota irakiten den bitartean zapore hobea emateko.
6. pausua
- Azkenik, saltsarekin batera egosi minutu batzuetan zehar. Ondo eginda daudela frogatu.
Bizkaitar saltsa nola egiten den ikasteko: https://bit.ly/2HtuN6n
On egin!
Errezeta gehiago
Hortzetako pasta naturala
Hortzetako pasta naturala Salbia edo ezkaia Menda-belar esentzia olioa Gatza Buztin zuria | Garrantzitsua da barne erabilerarako izatea, “caolin” izenez ere ezaguna da. 1. pausua Salbia edo ezkaiarekin infusio bat egin, (irakindako urarekin edalontzi bat bete eta...
Ilarrak urdaiazpiko eta arraultza galdarraztatuarekin
Ilarrak urdaiazpiko eta arrautzarekin 800 gr ilar Kipula bat 2 berakatz hortz 100 gr urdaiazpiko puntak 4 arraultza Oliba olioa Gatza Piperrautsa 2 tomate saltsa gilarakada Pertsona kopurua: 4Prestaketa denbora: -Jatordua: Bazkal ordurako egokia 1. pausua Berakatza...
Romanescua lurrunetan, laranja eta ozpin-olioarekin
Oso erreza da barazkiak lurrunetan prestatzea …
Labore
Haro plaza 3
48004, Santutxu
Bilbo
ORDUTEGIA
Astelehen - Ostiral:
10.00-13.30 | 17:00 - 19:00
Larunbatak:
10:00 - 13:30
FOLLOW US