kiwiak  nonahi
—01

Urte amaieran, Muxikan, Bizkaian, kiwi plantazio bat kudeatzen hasi ginen gazte talde bat gara. Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokaturiko hektarea bat zuhaitzek osatzen dute plantazioa eta azken urteetan erabilerarik gabe egon ondoren, gure gain hartu ahal izan dugu eta martxan jarri.

Gure konpromezua ekoizpen agroekologikoa garatzea da. Horrek, pestizida, ongarri kimiko zein bestelako produktu kimiko kaltegarririk erabili gabe, kalitatezkoa eta osasungarria izango den usta jasotzea ahalbidetuko digu. Zentzu horretan, ekoizpen ekologikoa ziurtatuko duen zigilua lortzeko prozesuan gaude.

Gure kasuan, erabakiak hartzeko, lana antolatzeko edota dirua kudeatzeko markoa erabat horizontala eta asanblearioa da.

lan baldintza duinak ziurtatzea lehentasun osoa da, ingurugiroa edo osasuna babestea bezain garrantzitsua.

—02

Labore Bilbora, kiwi freskoak eta mermeladak eramaten ditugu. Maskilu Kontserbak-en egindakoak, bazkideak gara eta. Beti salmenta zuzena egiten dugu, gehiena Bizkaia aldetik: lagunen artean, veste ekoizleen otzarak osatzeko, eta baita Nafarroko Landarera, Bergarako Ereindajanera. Urtean behin banaketa bat egiten dugu Madrilen, bertoko kolektiboentzat, eta aprobetxatuz, Balentziako laranjekin trueke egiten dugu.

—03

Honako proiektua, orokorragoa den beste baten baitan kokatzen da. Egitasmo orokor horrek elkartasunean oinarritutako ekonomia kolektibista eta autogestionarioa martxan jartzea dauka helburu. Orain arte, eta beste kide batzuekin elkarlanean, ekoizpen talde ezberdinak jarri ditugu martxan (ortua, kontserbak, garagardoa…) eta baita bitarteko kolektibizatuak ere (ibilgailuak, makinaria, etxebizitzak…). Hortaz, kiwien salmentarekin lortutako irabaziak honelako proiektuetara bideratzen ditugu, egiten dugun lan guztia bolondresa da. Gure proiektua, “txosna berde” bat izango balitz bezala ulertzen dugu.

Kiwien proiektuan 4 lagun gaude gaur egun, urte osoko lanak egiten ditugunak: kimatu, ongarria jarri… Batzuetan, auzolanak antolatzen ditugu, bilketak egiteko adibidez.

Muxika, Bizkaia

Labore

Haro plaza 3
48004, Santutxu
Bilbo

ORDUTEGIA

 

Astelehen - Ostiral:

10.00-13.30 | 17:00 - 20:30

Larunbatak:

10:00 - 14:00

TELEFONOA

 

KONTAKTUA

 

FOLLOW US