txaramela
—01

Txaramela Pasta agroindustriaren aurrean jaio den alternatiba da, Ama Lurraren defentsa eta elikadura burujabetza oinarriak izanik.

Txaramela Koop. Elk. Txikiko sortzaileak gara, Ainara eta Izaskun, getxoztarra eta igorretarra. Muskizeko ur-errota zahar bati bizitza emateko ilusioarekin sortu zen  TXARAMELA.

.

Apurka – apurka Bizkaian galtzen joan diren gure kultura eta tradizioaren parte dira ur-errotak eta zerealen ereitea

—02

Hiru zereal motekin lan egiten dugu:

  • Gari gogorra (Triticum durum),
  • Espelta (Triticum spelta) 
  • Centeno (hordeum centenum).

Eta pasta, 4 formatutan daukagu. Soparako izartxoak, espiralak, karakolak eta tallarinak.

—03

Txaramelan, elikadura burujabetzarantz egiten dugulan:

  • Erabiltzen ditugun lehengaiak km 0-koak, garaikoak eta ekoizpen ekologikokoak dira
  • Ildo berean lanean gauden zereal eta barazki ekoizleen artean sare berriak sortu ditugu. Lurraren emankortasuna eta ziklo naturalak errespetatzen ditugunak.
  • Urteko sasoiaren arabera pastaren kolorea eta zaporea aldatuz doa. Barazki, fruta eta belar aromatikoekin egin ohi dugu pasta.
  • Prozesu guztiaren parteak zaintzen ditugu, zerealaren barietateen aukeraketa, garauaren ehoketa eta pastaren oraketa eta lehorketa.
  • Gure harrizko errota txikian garaua osorik ehotzen dugu, nutriente guztiak dituen kalitate altuko irin edo sémola integrala lortuz.

Muskiz

Labore

Haro plaza 3
48004, Santutxu
Bilbo

ORDUTEGIA

 

Astelehen - Ostiral:

10.00-13.30 | 17:00 - 20:30

Larunbatak:

10:00 - 14:00

TELEFONOA

 

KONTAKTUA

 

FOLLOW US