Pasta
Karbonara erara
- 3 arraultza gorringo
- Arraultza 1 txikituta
- 100g Hirugiar
- 50g Pecorino gazta
- Piper beltz birrindua
- 320g Pasta
- Gatza
- Ura

Pertsona kopurua:
3-4
Prestaketa denbora:
20 minutu
Jatordua:
Bazkal ordurako egokia
1. pausua
Carbonara egiteko erabiltzen den hirugihar klasikoa “guanciale” italiarra da. Gomendagarria da ketu gabeko hirugiharra erabiltzea originala topatzen ez badugu. Freskoa izan dadila.
Hirugiharrari azala kendu eta zati txikietan moztu.
2. pausua
Hirugiharra sartaginean gorritu pixka bat txigortzen hasi arte.
3. pausua
Beste alde batetik, 3 gorringoak, arraultza eta pecorino gazta birrindu berria irabiatu, nahaste lodia lortu arte.
4. pausua
3 litro ur lapiko handi baten su handitan jarri eta irakiten hasten denean eskukada bat gatz gehitu. Pasta egosten jarri eta hasiera baten apur bat mugitu elkar itsatsi ez dadin.
Pasta bakoitzak bere egoste denbora dauka, beraz, ekoizlearen jarraibideak oinarritzat hartuz, pasta frogatu eta egina dagoenean xukatu, ur apur bat gordez.
5. pausua
Pasta hirugiharra dagoen sartaginera gehitu, arraultza eta gaztaren nahastea ere bertan isuriz.
Azkenik, piperbeltz beltza bertan birrindu eta egosketaren un goilarakada haundia gehitu.
6. pausua
Salda bero egongo denez, arraultza pixkanaka mamitzen joango da irabiatzen dugun bitartean.
7. pausua
Bukatzeko, pecorino gazta apur bat gehiago birrindu pastaren gainean.
On egin!
Errezeta gehiago
Hortzetako pasta naturala
Hortzetako pasta naturala Salbia edo ezkaia Menda-belar esentzia olioa Gatza Buztin zuria | Garrantzitsua da barne erabilerarako izatea, “caolin” izenez ere ezaguna da. 1. pausua Salbia edo ezkaiarekin infusio bat egin, (irakindako urarekin edalontzi bat bete eta...
Ilarrak urdaiazpiko eta arraultza galdarraztatuarekin
Ilarrak urdaiazpiko eta arrautzarekin 800 gr ilar Kipula bat 2 berakatz hortz 100 gr urdaiazpiko puntak 4 arraultza Oliba olioa Gatza Piperrautsa 2 tomate saltsa gilarakada Pertsona kopurua: 4Prestaketa denbora: -Jatordua: Bazkal ordurako egokia 1. pausua Berakatza...
Labore
Haro plaza 3
48004, Santutxu
Bilbo
ORDUTEGIA
Astelehen - Ostiral:
10.00-13.30 | 17:00 - 19:00
Larunbatak:
10:00 - 13:30
FOLLOW US