Kiwi
eta eskarola entsalada
-
Eskarola 1
- 2 kiwi
- Urrak 30g, txigortuta
- Oliba olioa
- Gatza
- Limoi zukua (ozpinaren ordez)

Pertsona kopurua:
3-4
Prestaketa denbora:
15 minutu
Jatordua:
Edozein otordutarako egokia
1. pausua
Eskarola hostoak garbitu, lehortu, txikitu eta entsaladarako ontzian utzi.
2. pausua
Kiwiak zuritu, kubo txikietan moztu eta eskarolari gehitu.
3. pausua
Urrak sartaginean txigortu, zanpatu eta entsaladari gehitu.
4. pausua
Gatza, limoi zukua eta oliba olioarekin entsalada ondu eta nahastu.
Aukeran, ozpin-olio saltsa ezberdinak froga daitezke, adibidez ezti eta mostaza apur batekin.
5. pausua
Entsalada honi, beste osagai asko gehitu diezaiokegu: piperra, kipuleta, olibak, gazta…
On egin!
Errezeta gehiago
Hortzetako pasta naturala
Hortzetako pasta naturala Salbia edo ezkaia Menda-belar esentzia olioa Gatza Buztin zuria | Garrantzitsua da barne erabilerarako izatea, “caolin” izenez ere ezaguna da. 1. pausua Salbia edo ezkaiarekin infusio bat egin, (irakindako urarekin edalontzi bat bete eta...
Ilarrak urdaiazpiko eta arraultza galdarraztatuarekin
Ilarrak urdaiazpiko eta arrautzarekin 800 gr ilar Kipula bat 2 berakatz hortz 100 gr urdaiazpiko puntak 4 arraultza Oliba olioa Gatza Piperrautsa 2 tomate saltsa gilarakada Pertsona kopurua: 4Prestaketa denbora: -Jatordua: Bazkal ordurako egokia 1. pausua Berakatza...
Labore
Haro plaza 3
48004, Santutxu
Bilbo
ORDUTEGIA
Astelehen - Ostiral:
10.00-13.30 | 17:00 - 19:00
Larunbatak:
10:00 - 13:30
FOLLOW US