Pasta

Produktu oso ospetsua irin eta ur (gatza, arraultza) nahasketaren emaitza. Orain 4000 urte Txinan du jatorria (mijozko fideoak) nahiz eta egun mundu osoan kontsumitzen den, batez ere bere bertsio europearrean (garizkoa).

Freskoak, lehorrak, luze zein laburrak izan daitezke. Bestelako produktuz beteak ere aurki ditzakegu.

 

 

Ezaugarriak

  • Dentsitate altuko karbohidratoak dira.  Kirol praktikaren aurretik zein  ostean jaten dira maiz interes kaloriko handia dute eta. Duten zuntz kopuruagatik xurgatze motela ziurtatzen dute (hipergluzemia sahiestuz) eta hesteen iragatea erregulatzen laguntzen dute.
  • Mineral eta bitaminak (B, Folato) dauzka.
  • Jatorri agroekologikoko pastek ez dauzkate substantzia sintetiko kaltegarririk (aditibo, antibiotiko, kontserbagarri,…) eta ez dute tratamentu desbitalizatzailerik jasan.
  • Glutena sahiestu nahi izanez gero bestelako (sasi-) zerealezko pastak (lekari, amaranto, arto, arroz basati, gari sarrazenoa, teff-a, sorgoa, …) edo azenario edo kalabazin birrinduz sortutako pastak kontsumi daitezke.
  • “Al dente” kozinatuak mastekatzeko (ezinbestekoa) eta liseritzeko denbora gehiago eskatzen du: indize gluzemikoa, asetasun handiagoa eta energía handiagoa denbora gehiagoz. Dituen antinutrienteak direla eta (hesteetako xurgatzea zailtzen dute), pasta lehorra uretan beratzen uztea komeni da (8-12 orduz). Horri esker, lurrunean edo uretan egostea minutu bakarrera murrizten da

Labore

Haro plaza 3
48004, Santutxu
Bilbo

ORDUTEGIA

 

Astelehen - Ostiral:

10.00-13.30 | 17:00 - 20:30

Larunbatak:

10:00 - 14:00

TELEFONOA

 

KONTAKTUA

 

FOLLOW US