Larrateko
—01

Nire izena Josu da. Bilbotarra naiz eta 2013tik erdi arabarra ere sentitzen naiz. Urte horretan LarratEko proiektuarekin hasi nintzen Larrazubi ta Bergonda herrietan, Lantarongo Udalerrian.

“… ekoizten ditudan kalabazak Labore bezalako kontsumo taldeetan gordetzen dizkidazuen hazien frutuak dira.”

—02

 Ehundaka sagar mota, okaranak, albertxigoak,intxaurrak, urrak eta madariak ekoizten ditugu. Baratzean tipulak, patatak, indabak, babak eta Kalabazak. Hauek denak Labore Bilbon aurki ditzazkezue.

Frutazaintza eta baratzagintza ekologikoan eta bertoko hazien eta bertoko fruta motetan dago oinarrituta LarratEko proiektua.

” Gure lurretan aurkituko duzue Euskadiko Hazien Sarearen hazitokia, non ehunka hazi mota gorde eta hazten ditugun. “

—03

Dana era organiko eta agroekologiko baten ekoiztuta, baserriko nekazaritza eredutzat hartuta, era intensiboak baztertuta eta sasoiko produktu freskoekin lan egiten dugu.

Astean pare bat egunetan nire lursailetatik Laboreko apaletara doaz gure lanaren fruituak. Elikadura subiranotasunaren alde salmenta zuzena eginez, bitartekaririk gabe eta bide batez prezio justuak gazte nekazariontzako, lanpostu duin bat euki ahal izateko.

Besterik gabe, on egin!

(+0034) 615730810

Venta del Moral, 3 Lantaron, Araba

Labore

Haro plaza 3
48004, Santutxu
Bilbo

ORDUTEGIA

 

Astelehen - Ostiral:

10.00-13.30 | 17:00 - 20:30

Larunbatak:

10:00 - 14:00

TELEFONOA

 

KONTAKTUA

 

FOLLOW US