Ekotarriko
—01

Ziruñe Vigalondok eta Maitane Beltrán de Guevarak, ama alabak, martxan jarritako kooperatiba txikia da Ekotarriko.

Zuriñeren senarrak idiak hazten ditu eta semeak baratza du, dena ekologikoan lantzen dute. gainera, urte luzez, jatetxea izan zuen familiak. Guzti horrek produktu ekologikoen sukaldaritzan aditu bilakatu ditu.

“Urrats bat eman eta eraldatutako elikagaiak prestatzeko sukalde bat sortu zuten. Lehen mailako produktuekin egiten dute lan eta beti maitasun handiz.”

—02

Ahal duten neurrian, etxeko barazki eta haragiarekin egiten dute guztia. Gehiago behar izanez gero gertuko ekoizle txikiei erosten dizkiete produktuak, beti produktu ekologikoak.

Proiektua sortu zutenean Maitane haurdun zegoen. Beharrak bultzatuta, etxeko txikientzako elikagaiak prestatzeari ekin zioten, gatzik edo oliorik gabekoak.

Beraien produkturik arrakastatsuena babarrunak dira. Barazki ugariz eta porru erregosiarekin eginak daudela antzematen da, eta batez ere, maitasun handiz.

“Bertan daukaten autoklabearekin (enbotatzeko makina), tiradako 1000 ontzi egin ditzakete!”

—03

Zortea izan zuten,  Kuartangoko Bainuetxea erabiltzeko 25 urteko zesio bat eman zien Udaletxeak.Bertan Ekotarrikoko sukaldea atondu zuten.

Beraien 15 produktuak ekoizteaz gain gertuko baserritarren barazkiak ere eraldatzen dituzte, ondoren ekoizleek beraiek komertzializatu ahal izateko. Zuriñerekin telefonoz hitz egin dugunean  beste ekoizle batentzat 300 kilo barraskilo garbitzen ari zen.

A-3314 errepidea, 21 Zuhatzu Kuartango, Araba

Labore

Haro plaza 3
48004, Santutxu
Bilbo

ORDUTEGIA

 

Astelehen - Ostiral:

10.00-13.30 | 17:00 - 20:30

Larunbatak:

10:00 - 14:00

TELEFONOA

 

KONTAKTUA

 

FOLLOW US