Indaba gorri
beganoak
-
Indaba gorri 1kg, ( berebiziko garrantzia dauka indabak kalitatezkoak izateak)
- Tipula gorria 1/2
- Porru 1
- Piper txorizero 1
- Oliba olio txorrotada bat
- 5 litro ur

Pertsona kopurua:
4-6
Prestaketa denbora:
3-4 ordu
Jatordua:
Bazkal ordurako egokia
1. pausua
Aurreko egunean berazten jarritako indabak gainontzeko osagaiekin lapikoan jarri.
2. pausua
Sua potentziarik handienean jarri urak irakin arte.
3. pausua
Irakiten hasten denean, suaren potentzia jaitsi gutxiengo irakite puntura eraman arte (burbuilak oso txikiak izan behar dira).
4. pausua
Sukaldatzen utzi 3-4 orduz (edo indabak prest egon arte).
5. pausua
Bukatu baino pare bat minutu lehenago gatza bota eta probatu.
6. pausua
Aza egosia eta piparrekin lagundu ditzakegu indabak.
OHARRAK
* Ur gehiago behar izatekotan, beti hotzean gehitu.
*Garrantzitsua da irakite puntua oso baxua izatea, bestela, indabak apurtuko dira.Lapikoa pil-pila egiten ari bagina bezala mugitu, inoiz ez koilara sartuta. Egun batetik bestera bereziki goxo geratzen dira.
* Salda potolo geratu behar da, txokolate beroa balitz bezala.
On egin!
Errezeta gehiago
Hortzetako pasta naturala
Hortzetako pasta naturala Salbia edo ezkaia Menda-belar esentzia olioa Gatza Buztin zuria | Garrantzitsua da barne erabilerarako izatea, “caolin” izenez ere ezaguna da. 1. pausua Salbia edo ezkaiarekin infusio bat egin, (irakindako urarekin edalontzi bat bete eta...
Ilarrak urdaiazpiko eta arraultza galdarraztatuarekin
Ilarrak urdaiazpiko eta arrautzarekin 800 gr ilar Kipula bat 2 berakatz hortz 100 gr urdaiazpiko puntak 4 arraultza Oliba olioa Gatza Piperrautsa 2 tomate saltsa gilarakada Pertsona kopurua: 4Prestaketa denbora: -Jatordua: Bazkal ordurako egokia 1. pausua Berakatza...
Labore
Haro plaza 3
48004, Santutxu
Bilbo
ORDUTEGIA
Astelehen - Ostiral:
10.00-13.30 | 17:00 - 19:00
Larunbatak:
10:00 - 13:30
FOLLOW US